miércoles, 2 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate saioa eta urtebetzea

        Asteburu luze baten ostean, haurrak pozik etorri dira ikastetxera, ez da negarrik egon. Egunero bezala errutinarekin hasi gara, arduraduna aukeratu, falta diren haurrak zenbatu, eguraldia jarri kartulinan, ipuina irakurri eta txokoetan banatu dira. Ondoren, hamaiketarako garaia iritsi da. Gaurkoan, ezberdina izan da. 3 urteko haur batek, gure ikasgelakoa ez dena, urteak bete ditu eta horrelakoetan ogi barra bat eta txokolatea ekartzen du urteak betetzen dituenak. Ekarritakoarekin bokata txikiak egiten dira eta haurrei eman ohiko gaietaren ordez. Bokadilotxoa jateaz gain, zorion kantak kantatzen zaizkio haurarri.
     
         Merendola txiki hau amaitzean, psikomotrizitate gelara joan gara, irakasleak deitzen dioen moduan, salto gelara. Bertan Aucouturier metodologia erabiltzen dute. Zenbait argazki atera ditut, baina arazotxo batzuk izan ditudanez bihar igoko ditut blogera.

         Arratsaldean txokoetan ibili dira berriro ere, baina aurretik borobilean kantatzen ibili dira. Irakasleak haurrei bakarka kantatzeko esan die. Batzuetan haurrak isilik gelditu dira eta honi beste haur bati kantatzeko esanez erantzun dio irakasleak.

         Beraz, lehen esan bezala bihar argazkiak igoko ditut egunerokoa idazteaz gain. Besterik gabe, biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario