lunes, 7 de noviembre de 2011

Horra hor argazki sorta!

          Gaurkoan, nire egunerokoaren nondik norakoa zertxobait aldatuko da. Atzo esan nizuen moduan argazkiak igo ditut zuek hobe ulertzeko zein testuingurutan nabilen. Besterik gabe, argazki sortarekin hasiko naiz, lehenengo hauek errutinari dagozkio:

          Kolektiba.


          Arduraduna aukeratu. Izenaren ondoan gometsa jartzen da eta orden bat jarraituz egiten da aukeraketa.

       
             Zein falta den agertzen den kartulina. Goian arduradunaren izena jartzen da eta beran zenbat neska eta zenbat mutil falta diren.


             Ipuina irakurri. Normalean, Txanogorritxu ipuina irakurtzen dute baina gaurkoan, ikasle batek ekarri duen ipuina irakurri dute, "Sorgin bat bizikletan".



           Txoketan banatu.
Jolas txokoa

Etxe txokoa

Marrazki edo plastika txokoa

Antzerki txokoa



            Arratsaldean, musika egin dute. Uste dut aipatua dudala ""tutti da capo"-ren Cd-ekin egiten dutela lan. Ipuina entzun eta ondoren lasaitu egiten dira musika soilik entzunez.

       
          Eguna amaitzeko, bideo gelara joan dira bideo bat ikustera, "Pinguino" izenekoa.


           Espero dut argazkiak baliagarriak eta interesgarriak izango zaizkizuela. Besterik gabe, agur!

No hay comentarios:

Publicar un comentario