lunes, 28 de noviembre de 2011

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, se acabo!

              Azken eguna iritsi da, baita pasa ere. Gaurko egunerokoa ez da besteak bezalakoa izango, dagoaneko jakin badakizue eta nolakoa den haurren errutinaren nondik norakoa. Goizean goiz esnatzean, bi sentimendu kontrajarri nituen, alaitasuna eta tristura. Lehena, haurrekin ederki pasa dudalako izan da eta esperientzi ezinhobea izan delako. Izan ere, nire bizitzarako oso baliagarria egin zait bizipen hau eta izugarri ikasi dut. Zorte handia izan dut tokatu zaidan haur eta irakaslearekin, gehien bat azken honekin. Suposatzen dezakedanez, praktiketan egon garen ikasle guztiei geure haurrak paregabeak irudituko zitzaizkigun, baina agian irakaslearekin ez dute horrenbesteko zortea izan. Marijok izugarri lagun dit nire parkticumean, hasieran haurrekin oso ondo nola interaktuatu ez nekienean, ikasgelako partaide bilakatzen ninduen, haurren arreta niregan jarriz. Zalantzaren bat banuen beti aurkitzen nuen prest hau ebazteko, eta begirada batez niregan konfidantza guztia zuela trasmititzeko. Bigarren sentimenduari dagokionez, argi dago bere arrazoia, haurrak eta Marijo denboraldi luze batean ikusiko ez ditudala da.

           Gure azken eguna alaia izateko, Laidak eta nik zera penstatu genuen, haurren baten urteak direnean ospatzen duten moduan guk ere gure agurra horrela ospatzea. Ikasle guztiak gela batean elkartu eta, ohiko moduan txokolatezko bokadilotxoaren ordez, guk geuk prestatutako bizkotxoa banatu genuen. Haurrak pozik zeuden, irakasleak ere bai eta gu biok are gehiago. Honez gain, egunaren bukarean, agurtzeko garaia iristerakoan, haur bakoitzari txupa txups bana banatu nien. Jarraian haur bakoitzak emandako musu eta besarkada etorri zen, eta une hau izan zen niretzat gogorrena. Begiak malkoz josiak nituen baina bat bera  ere ez erortzea lortu nuen, nahiz eta oso zaila egin zitzaidan nire burua lasaitzea. Gainera irakasleak eta haurrak haurrekin ateratako argaki eta beraien marrazkiak oparitu zizkidaten, opari zoragarria benetan.

         Praktika hauetatik atera dezakedana zera da, oso ongi erabaki nuela nire etorkizuneko lanbidea aukeratzeko garaian eta naiz eta unibertsitatean teoria asko landu, benetan parktiketan ikasten dela. Haurrek izugarrizko poza ematen zidaten egunero eta beti nuen nire aurpegian irribarrea marrazktuta, orain goizero esnatzean nire aurpegia irribarre berdinarekin jarraitzeko ez dut nire gelako mesilara begiratu eta haurren argazkia ikustea besterik, oroitzapen zoragarriak etortzen baitzaizkit gogora.

No hay comentarios:

Publicar un comentario