martes, 8 de noviembre de 2011

Ni magisteritzako ikastetxean.

             
             Hurrengo lerroetan, nire bizipena kontatuko dizuet Magisteritza Ikastetxean ikasketak burutzen ari naizen bitartean. Goiko irudian ikusi ahal izango dezakezuen bezala, marrazki zehatz bat egin beharrean, egokia iruditu zait esan nahi ezberdina duten zenbait sinbolo edo marrazki irudikatzea. Sinbolo bakoitzak esan nahi jakin bat du, denak nire magisteritzako ikasketekin lotura dutenak. Beraz besterik gabe, hurrengo hitzekin esan nahi hauek adierazkiko dizkizuet.

            Argazki honetako irudiak nire sentimenduak espresatzen dituzte, bai magisteritza hasi aurretik eta baita ikasketak burutu bitartean ere. Erdian aurkitzen den marrazkiarekin hasiko naiz, txupetearekin hain zuzen ere. Zera adierazi nahi izan dut irudi honekin, betidanik izan dudala umeekin kontaktuan egoteko nahia, beti gustatu izan baitzaizkit haurrak. Hala eta guztiz ere, esan beharrekoa iruditzen zait ez dudala beti argi izan magisteritzako ikasketak egitea. Izan ere hasiera batean, Bartzelonan diseinuko gradua burutu behar nuelako ustean nengoen, asko gustatzen baitzait diseinua, etxe barrukoa batez ere, eta hau zen bidea etxeak barrutik diseinatzen lan egiteko. Baina, oraindik ez dakit oso ziur zergatik, azkeneko unean iritziz aldatu eta irakasle izateko grina piztu zitzaidan. Izandako zalantza hauek, galdera ikurrekin irudikatu nahi izan dut, nire barnean nituen galderei erreferentzia eginez.

            Lehen aipatutako txupetearen ezkerraldean, aurpegi alai antzeko bat aurki dezakezue. Honekin zera esan nahi izan dut, nire azken erabaki honek niregan eragin duen alaitasun sentimendua. Izan ere, erabaki hobeagoa aukera ezin izan nuela uste baitut. Orain praktiketan egoteak, irakasle baten benetako lana zein den ikusteko aukera eman dit, hau da, ikastetxe bateko, edo hobeto esanda, ikasgela bateko errealitatea ezagutzeko aukera. Eta argi ikusi dut, etorkizunean gustatuko litzaidakeen lanbidea burutzea irakaslearena izan behar dela.

            Behealdeko eskuinaldean, liburu pila bat ikus dezakezue. Ikasketei eskaini beharreko lanorduak adierazi nahi nituen. Nahiz eta hain gustukoa ez diren ikasgai batzuk izan, beste zenbait oso interesgarriak direla iruditzen zaizkit eta nire esfortzua baliagarria izango dela uste izatera bultzatzen nautenak. Izan ere, praktikumean konturatu naiz ikasgelan landutako zenbait teori praktikan jartzen direla errealitatean.

             Amaitzeko Txatxi Piruli taldea idatzia aurkitzen dugu. Txatxi Piruli nire lan taldearen izena da eta Magisteritzako ikasketetatik atera dudan alderdi positiboenetako bat dela esan dezaket. Izan ere, lagun oso onak bihurtu baitira Naiara, Irati eta Laida. Espero dut, ikasketak aurrera joan ahala, gure harremana ere gero eta estuagoa izaten joatea eta nire bizipena oraindik eta alaiagoa izaten laguntzea, orain arte egin duten bezala.

            Beraz, zera esan dezaket, goiko argazkian marraztutako irudi guztietatik, nire magisteritzako ikasketetako ondorio edo emaitza moduan, irribarrearen aurpegia aukera dezakedala. Desira dezakedan gauza bakarra zera da, ikasketak amaitzean nire burua orain bezain ongo eta alai ikusten jarraitzea da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario