miércoles, 9 de noviembre de 2011

Azaroak 8, asteartea

            Atzo eznuenez denborarik izan atzoko egunerokoa igotzeko, hementxe uzten dizuet idatzi gertututako guztia:

            Egunero bezala errutinarekin hasi ginen eta ondoren txokoetan banatu. Txanogorritxuren antzezlana egin behar dutenez, mural bat ari dira margotzen antzezlekuan. Horregatik margo edo plastika txokoan eta antzerki txokoan muraleko zuahitzetan eta bidean itxasteko ostoak margotzen aritu ziren. Irakasleak paper batean fotokopiatu zituen zenbait osto ezberdin eta haurren egitekoa hauek margotzea izan zen. Ondoren irakaslearen eta nire artean moztu eta haurrei eman genizkien kolatzeko eta muralean itxasteko.

            Atzo, Juantxok, beti bezala, egin zuen egin behar ez zuena. Askotan, txokoan dabilen bitartean bere txokokideei jostailuak kentzen dizikie edo hauek ez badie beraiekin jolasten uzten jo egiten die. Behin baina geiagotan atentzioa deitu ostean, irakasleak Juantxo gelako txoko batera eramatea erabaki zuen. Hantxe egon zen bakar bakarrik, baina geldik egon beharrean, ondoan zuen armarioa ireki eta bertako gauzak ateratzen hasi zen. Irakaslea hasarretu egin zen berarekin, baina Juantxo pieza galanta da.

            Bazkaltzeko garaian, hiru aukera aurki ditzazkegu. Etxera itzuli gurasoekin, jangelara joan eta etxera autobuses itzuli. Gehingoak jangelara joaten dira eta hauen bila jangelako arduradunak etortzen dira. Autobusez doazenak etxera, autobuseko arduradunen laguntzaz eta soka bat eutsiaz, ikastetxe kanpoan zai daukaten autobusera joaten dira. Eta amaitzeko etxera doazenak gurasoekin, berain bila etortzen dira ikastetxeko atera eta bertara guk eramaten ditugu.

           Eguna amaitzeko, arratsaldean txokoetan ibiltzeaz gain, zenbait kanta kantatu eta dantzatu zituzten. Ideia aproposa iruditu zait ikasgelan erabiltzen dituzten kanta eta olerki guztia pilatu eta blogera igotzea, beraz, hurrengo egunetako batean ikusgai izango dituzue guzti hoiek. Biharrarteee!

No hay comentarios:

Publicar un comentario