viernes, 4 de noviembre de 2011

osteguna 3

          Atzokoan, ez zen ezer berezirik gertatu. Egunero bezala, errutinarekin hasi gienen. Haurrekin pixka batean hizt egin, arduraduna aukeratu, nor falta den zenbatu, eguraldia ipini, ipuina kontatu, zenbait abesti kantatu (gorputzarekin erlazionatuak daudenak) eta txokoetan banatu ziren.

          Kuatrimestre honetan, esan dudan moduan, Txanogorritxu ipuinarekin ari dira lanean. Ipuinaren bertsioa desberdinak irakurtzen dituzte eta pertsonaiak identifikatu. Ipuinaz gain, Txanogorritxuren zenbait abesti eta olerki ere lantzen dituzte kolektiboa eguten ari direnan. Txokoetan, aldiz, beste zenbait ekintza egiten dituzte. Adibidez, atzerki txokoan, ipuinak ikusten egoten dira, eszenatokian marraztuta dagoen Txanogorritxuren etxean gometsak jartzen dituzte eta murala tenperekin margotzen dute (zerua, mendia...). Ulertu dudanez, ipuin honekin amaitzean, Txanogorritxu antzeztuko dute antzerki txokoan.

           Arratsaldean, musika eduki zuten. Gelaren iskin batean jartzen dira haur guztiak eta entzumena lantzen dute. Horretarako, "Totti da canpo"-ren Cd-ak erabiltzen dituzte. Bertako abestiekin batera irakasleak irudiak erakusten dizkie, bata bestearekin erlazionatuak daudenak. Gainera, kantuzko ipuinak ere entzuten dituzte. Lehenik ipuina musika eta letrarekin entzuten dute eta,ondren, letrarik gabe. Une honetan, haur guztiak etzan egiten dira eta, bide batez, lasaitu. Atzo, entzumenarekin amaitu zutenean, piska batean txokoetan ibili ziren, egunari amaiera emanez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario