Urduritasuna. Bai, esan dezaket urduritasuna zela lehenengo egunean sentitzen nuena, ez bainekien zer aurkituko nuen nire prakticumean. Naiz eta egun batzuk lehenago ikastetxea ikusten ibili nintzen, ez nuen nire Urdaneta Ikastetxeko tutorea ezagutzen ezta haurrak ere, eta horrek niregan intseguritate eta jakin minaren arteko sentimendua sortzen zuen. Hala ere, Mari Jose ezagutu orduko jakin nuen nire praktikak oso ondo joango zirela, beti laguntzeko prest zegoen pertsona horietako bat baitzirudien, eta horrelaxe da hain zuzen ere.
3 urteko ikasgela egokitu zait, Berdeak taldea zehazki. Nire ikasgelako datuak idazten egotea baino, egokiagoa iruditu zait, Marijok emandako orri bat erakustea, bertan hobeto zehaztuta baitaude talde honen datuak eta ulergarriagoa egingo zaizuelakoan nago.
Goian ikusi dezakezuen bezala, lau taldetan banatuta daude haurrak eta, beraz, lau txoko auki ditzazkegu ikasgelan: etxe txokoa, antzerki txokoa, jostailu txokoa eta margotegi txokoa. Errotazioaren bitartez, taldeak txokoz aldatuz joango dira saio bakoitzeko, beti orden bat mantenduz.
Gutxigorabera adierazi dizuet nire ikasgelaren antolaketa, baina hau baino garrantzitsuagoa iruditzen zait praktika hauetan ikasi dudan guztiaz hitz egitea, beraz, hortan hasiko niaz. Askotan entzuna nuen, Unibertsitatean ikasitakoak garrantzia bazuela baina benetan baliagarria egingo zitzaiguna, eskolan bertan haurrekin lanean ikasiko genuela . Eta hala da, esan dezaket praktika hauetan gehiago ikasi dudala unibertsitatean daramadan denbora guztian baino. Unibertsitatean, izan ere, teoria ikasten baitugu, baina ondoren errealitatearen aurrean aurkitzen garenean, praktikan ikasi dugunak balioko digu gehien bat ( nola erreakzionatu, Unibertsitatean planteatu ezin diren zenbait egoerei nola aurre egin...).
Nahiz eta hasiera batean prakticum honetan behatu besterik ez genuen egin behar, zortea izan dut eta Marijok ikasgelan eskuhartzeko aukera asko eman dizkit. Haurrei ipuinak kontatu dizkiet, eta hauek adi adi zeuden beraz ongi egiten ari nintzelakoan nago. Beraiekin kantan eta dantzan ibili naiz, beste haur bat izango banintz bezala, beraiek bezain alai. Espero ez nuen egoeren haurrean aurkitu naiz. Irakasleak bakarrik utzi, haurren batek min hartu edo aserretu egin delako negarrez hasi eta niregana etortzean egoerari aurre egiteko gai izan nintzen. Eta irakaslearen erreakzioak behatuz, pixkanaka pixkanaka nireak hobetuz joan dira. Azalekoak ez diren irakaslearen lanak ere egin ditut, hau da, haurren marrazkiak sailkatu, materiala prestatu...
Laburbiltzeko zera, oso baliagarriak egin zaizkidala praktika hauek. Nahiz eta Amara Berri sistemako Ikastetxea izan eta, agian, etorkizunean sistema hau lantzen duten ikastetxeekin ez topatu, ikasi ditudan gauza asko edozein sistemetan aplikagarriak dira, hauek haurrei buruzkoak baitira eta ikastexeari buruzkoak. Argi daukat izugarri botako ditudala faltan haurrak, baina argi ere badaukat praktika hauek ez direla azken aldia izango haurrak ikusten ditudana, bixitan itzuliko baitnaiz. Amaitzeko esan, praktika hauekin zera lortu dudala, irakasle eta haurrei esker, hasiera batean urduritasuna zen sentimendua poztasun, alaitasun eta segurtasunean bilakatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario