domingo, 20 de noviembre de 2011

Azken aurreneko asteari bukaera emanez!

            Ostirala. Dagoeneko praktiketan hasi gineneteik ia hilabete pasa da, zein azkar pasa zaidan. Gaurko eguna, beste egunen antzekoa izan da, kolektiba egin ondoren, txokoetan banatu dira. Karpetak margotzen jarraitu dute margotegi txokokoak, oso politak geratzen ari dira.

            Lehen gaurko eguna beste egunena antzekoa izan dela esan badut ere, egoera xelebre baten aurrean aurkitu gara Marijo eta ni. Patio garaian, berriro gelara sartu behar garenean, haurrak banku antzeko batean esertzen dira. Horrela, irakasleari haurrak zenbatu eta ea norbait oraindik jolasean geratu den ikusteko aukera ematen dio. Gaur 17 haur etorri dira eskolara, baina zenbatzen genuenean 15 bakarrik zeuden eserita. Beste bi haurren bila aritu gara patio osoan zehar, baina ezer ez. Ikastetxe barrura sartzea erabaki dut, agian komunera joango baitziren ezer esan gabe. Baina han ere etzeuden. Ikasgelan begiratu eta hantxe zeuden biak, jolasean. " zer egiten duzue hemen? badakizue ezin zaretela ikasgelara sartu patio garaian" esan diedanean, bate besteari begiratu eta parrez hasi dira. Ondoren,  ikasgelara begiratu eta dena ankaz gora zegoela konturatu naiz. Margotegiko marrazkiak gordeta dauden ikasle bakoitzaren karpetak lurrean zeuden, denak nahastuta. Kanila guztia tenperaz zikinduta zegoen, gauza guztiak lekuz aldatuta... Hura bai zoramena! Zertxobait harritu nauena ikaslearen erreakzioa izan zen, izan ere bronka pixka bat bota badien ere, ez ditu zigortu ezta ezer gogorragorik egin. Baina agian erreakzio honen arrazoia, ni aurrean egotea izan lezake.

           Arratsaldean haurrak bila gelara joan dira Joanarekin, ostiralero bezala. Ni ordea, enaiz hauekin igo. Izan ere, Marijok laguntza eskatu dit haurren karpetak egiteko. Pena pixka bat eman dit haurrekin ez egotea, ez baitut agur esateko aukerarik izan. Baina badakit irakaslearen lana ez dela haurrekin egotea bakarrik, hauentza materiala ere prestatu beharra baitago. Espero dut asteburua ondo pasako dutela haurrak eta nire praktiketako azken asterako gogotsu etorriko direla. Astelehen arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario