Dagoeneko ostirala. Zein azkar pasatzen diren egunak... Gaur errutina egin dugu beti bezala, goiza egunero bezalakoa izan baita. Arratsaldea berriz, beste aste egunetakoen ezberdina izan da, Joanarekin bola gelara joan baikara. Hala ere, aurretik, zenbait abesti kantatzen aritu gara ordulaudentxo batez. Gaurkoan ere argazkiak atera ditut, ikastetxearen instalazioa ikusi ahal izatekoa. Hala ere orain bola gela bakarrik erakutsiko dizuet. Hona hemen, gela eta bertan egiten dutena zertsobait azalduta:
Psikomotrizitate saioaren oso antzekoa denez, emen ere zapatilak kentzen dituzte ikasorduaren hasieran.
Psikomotrizitate saiotik ezberdintzen duen gauzetako bat hasieran ez dutela hormarik botatzen, besterik gabe libreki jolasean ibiltzen dira. Hori bai, boletako pistinako bolaren bat bertatik ateratzen bada, haurrek hau jaso beharko dute lehen baino lehen. Hona hemen ikasordu saioaren zehar ateratako argazkiak:
|
Gela |
|
Bolen pstinatxoa |
|
Etxetxoetan |
|
Libreki jolasean |
|
Txiribuelta egiten |
|
Txiribuelta egiten erakusten |
|
Txirristan! |
Saioarekin amaitzeko, psikomotrizitatean bezala marraztu beharrean, bideotxo bat jartzen die Joanak zapatilak jantzi ondoren.
|
Bideoa ikusten |
Eguna amaitzeko, ikasgelara itzuli ginen txaketa eta mantala hartzera, ostirala denez azken hauek etxera iztuli bhera baitira. Espero dut asteburua azkar pasa eta astelehena iristea, berriro ere haurrekin egoteko. Ondo pasa asteburua!
No hay comentarios:
Publicar un comentario