jueves, 10 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate saioa, azaroak 9

          Asteazkenero bezala, psikomotrizitate saioa izan dute haurrek. Bertara, errutina egin eta txokoetan pixka bat ibili ondoren joaten dira. Saio honetan ere argazkiak ateratzen ibili naiz, horrela, erabiltzen duten metodologia hobeto ikusiko duzelakoan nago eta. Aipatua dudan moduan  Bernard Aucouturierren metodologia jarraitzen dute ikasordua burutzerako garaian. Besterik gabe, psikomotrizitate saioaren nondik norakoa azaltzen hasiko naiz argazkien laguntzaz.

         Hurrengo argazkian ikusi ahal duzuen bezala, haurrak oinetakoak kentzen dituzte. Bakoitzak bere zapatilak dagokien lekuan utzi ostean, irakasleak hiru gauza gogoratzen dizkie haurrei:  ez minik hartu, norbaitek etxetxoren bat egiten badu, hau ez puskatu eta ea jolastu dezakezun galdetu eta, azkenik, salto egiterako garaian beraien aurrean norbait badago "kendu, kendu mesedez!" esan.



       Haurrak jolasean hasi aurretik, denon artean kubozko goma espumekin egindako horma bota behar dute.



       Horma bota ostean, libreki jolasteko aukera dute haurrek. Batzuk satola ibiltzen dira, besteak etxetxoak egiten eta, beste batzuk, jolas sinbolikoan jolasten dute telak erabiliz.
Saltoka

Jolas sinbolikoan



Etxetxoak egiten

"kendu kendu mesedez!"

             Saioari amaiera emateko, marrazki bat egiten dute. Zenbait jakintsuk diotenez, marrazki hauetan haurrak psikomotrizitate saioan zehar egindakoa marrazten dute, baina nire ustez haurrak txikiegiak dira oraindik hori marrazten jakiteko.

             
               Arratsaldean, berriro ere txokoetan ibili dira eta baita patiora atera ere. Etxera joan aurretik zenbait kanta kantatuz eta dantzatuz ibili dira, eta haurrak zein baino zein alaia joan dira etxera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario