jueves, 24 de noviembre de 2011

azken aurreneko eguna :(

          Nahiz eta tristura sartu azken aurreneko eguna zela pentsatzen nuen bakoitzean, izugarri gozatu dut haurrekin. Gaurkoan,  nire haurrekiko jarrera zertsobait aldatu da, askoz maitakorragoa izan bainaiz. Badakit ez dela oso ona haurrekin gehiegi jolasten ibiltzea baina azken egunak direla kontuan hartuta guztiz aprobetsatzea erabakia nuen eta haurrez disfrutatzen egon naiz. Badakit ez ditudala bihar azken aldiz ikusiko, bisitan joango baitnaiz, baina bildur pixka bat ere badut haurrak nitaz oso azkar ahazteaz.

          Nire sentimenduak alde batera utzita, gaurko eguna kontatzen hasiko naiz. Errutinarekin hasi gara gaur ere. Arduraduna izendatu, nor ez den etorri kartulinan apuntatu, haurrak zenbatu, eguraldia jarri eta bakoitza bere txokoan ibiltzeko baimena eman du arduradunak. Hala ere, esan beharra daukat, kolektibaren zaiti batean normalean Txanogorritxoren ipuina irakurtzen dutela, baina gaurkoan, antzeztu egin dute. Egia esan ez dute gehiegi hitz egin ipuineko pertsonai bezala, baina pixkanaka-pixkanaka hobetuz joango direla ziur nago.


          Arratsaldean, txokoetan ibili eta patiora joan gara. Etxera joaterako garaian, arduradunak goizean bakoitzak ekarritako jostailuak banatu ditu egunero bezala. Gaurkoan, aldiz, arazotxo bat izan dugu, bi haurrek jostailu bat berea zela esaten baitzuten. Honen aurrean irakasleak eta nik ez genekien oso ondo nola erreakzionatu, zer egin genezakeen bada? Azkenean haurrak beraien artean hitzeginez adostu dute norena zen jostailua.

          Bihar azkeneko eguna, ea zer moduzkoa izaten den!

No hay comentarios:

Publicar un comentario