domingo, 6 de noviembre de 2011

Ostirala 4

          Ostiralean, egunero bezala, errutinarekin hasi ginen. Dagoeneko askotn azaldu dizuedanez zertan datzan errutinak, gaurkoan ez dizuet azalduko. Praktikum honetako lanetako bat ikastetxea eta IKT buruzkoa da eta honi buruz informatzeko ezin hobea iruditu zitzaigun niri eta Laidari ( nirekin praktikak egiten ari den unibertsitateko ikaskidea) ikastetxeko IKT-ko koordinatzailearekin hitz egitea. Honez gain, aurreko urtean bost urteko haurren irakasle batekin ere hitz egiteko aukera izan genuen.

          Bilera txiko honen ondorioz, haurren arratsaldeko klasera berandu iritsi nintzen. Ostiralero bezala, Bola gelan zeuden. Psikomotrizitateko klasearen funtzionamendu antzekoa du honek. Hasieran aurrak oinetakoak kentzen dituzte beraien kabuz eta , ondoren, irakasleak haurrei gogorarazten die momenturen batean beraiek ibili nai duten lekuan beste haurren bat badago eta min hartu badezake "kendu kendu mesedez" esan behar diola. Hau esandakoan, haurrak modu librean ibiltzen dira jolasean. Amaitzeko azken ordulaurdenean bideotxo bat ikusten dute bola gela bertan, zertxobait lasaitzeko.

         Hurrengo eguenean zenbait argazki igoko dizkizuet, horrela ikastetxean aurkitzen naizen testuingurua hobeto ulertzeko aukera izango duzuelakoan bainago. Biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario