viernes, 11 de noviembre de 2011

Osteguna, azaroak 10

          Errutinarekin hasi zen eguna. Baina atzo, luzatu egin zen zein falta den kontatzen duten unea. Aipatua dudan bezala, kartulina bat daukate karratutxoak marraztuta dituena eta bi ilarakoa. Karratutxo bakoitza ikasle bati dagokio, eskolara etorri ez den ikasle bati. Ilara bakoitza, aldiz, neska edo mutilari. Goikoa mutilen ilara da eta behekoa neskena. Karratutxo bakoitzean paper zati bat jartzen dute eta paper zati bakoitzan mutil baten edo neska baten irudia dago marraztua, beheran ikasleen izena idatzia dutena. Arduradunaren lana kartulina hau betetzea da, baina irakasleak errepaso moduko bat egitea erabaki zuen atzokoan. Beraz, papertxoa banan-banan erakutsi zien haurrei, ea zein zen galdetuz. Harrituta geratu nintzen Nahiak papertxo guztiak asmatu zituenean. Eta hau gutxi bazen, margo txokoan egindako marrazkiak bakoitzaren karpetan gordetzen hasi ginenean berak hartzen zizkidan marrazkiak eta banatu. Oso zaila dela pentsatzen dut, izan ere, haurren izenak eskuz zeuden idatzita eta Nahia hauek irakurri edo identifikatzeko gai izan zen.

          Egunak pasa ahala, gero eta gehiago nabaritzen dut haurren aurrerapena. Dagoeneko hiru aste pasa dira eta haurren bizitzetan eragina duten gauza asko pasa dira, egunero egunero gauza asko ikasten baitituzte. Datozen bi asteetan ere horrelako aurrerapausoak ikusteko aukera izatea espero dut eta horrela hauen eboluzioko parte sentitu ahal izango naiz. Bihar haurren kantuak eta olerkiak igoko dizkizuet blogera, beraz, besterik gabe biharrarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario