martes, 22 de noviembre de 2011

Azken astelehena!!

        Asteari hasiera ezin hobea eman diogu gaurkoan. Haurrak oso umero onez etorri dira eta ni inoiz baina gogotsuago aurkitzen naiz haurrekin elkartrukean aritzerako garaian. Honen arrazoia, Urdaneta Ikastetxean nire azken astea dela izan daiteke eta ongi aprobetxatzea erabaki dut.

        Erritinak zehazten duen nondik norako berdina jarraitu dugu gaur ere. Arduraduna aukeratu, honek haurrak zenbatu, nor falta den apuntatu kartulinatxoan, eguraldia jarri eta txokoetan ibiltzeko uneari hasiera eman "bat, bi, hiru, bakoitza bere txokora 1" esanez. Txokoetan aritu diren bitartean, haurrak aurreko egunetan egiten aritu ziren karpetei izena jartzen ibili naiz tenperaz. Haurrak adi-adi geratu zaizkit begira eta ea zer jartzen ari nintzen galdetzen zidaten.  Txokoeta denboratxo batez ibili ondoren, patiora joateko garaia iritsi da. Honen aurretik, arduradunak gaileta bana banatu die ikasle bakoitzari eta hau bukatu ondoren bigarrena jateko aukera ematen zaie. Gehienez bi gaileta banatzen dira, bestela ez baitute jangelan ongi bazkaltzen. Gaur astelehena izan denez, haurrak ostiralean etxera eraman zituzten mantalak ekarri dituzte jangelarako. Aste osoan zehar, mantalak jangelan geratzen dira.

         Arratsaldean, aurreko asteazkeneko psikomotrizitate saioa amaitzean margotu zituzten marrazkiak beraien karpetan sartzen egon dira haurrak. Eta aurreko atean bezala, gaurkoan ere Naroa ibili da marrazkiak ikasle bakoitzari banatzen. Bera bakarrik etorri da nire albora eta nik ezer esan gabe marrazkietan jartzen duen izena irakurri edo identifikatu egin ditu, ondoren dagokion haurrari emanez. Gero ere, txokoetan ibili dira berriro eta eguna amaitzeko bideogelara joan gara Txanogorritxo ipuinaren bideo ikustera. Haurrak oso gustora eta adi egon dira bideo osoan zehar. Biharko eguna gaurkoa bezain ona izatea espero dut. Kontatuko dizuet, biharrartee!

No hay comentarios:

Publicar un comentario