domingo, 11 de diciembre de 2011

IKTen eragina Urdaneta Ikastetxean


Orain dela 2 urte hasi ziren informazio eta komunikaziozko teknologiak lantzen Urdaneta ikastetxean. Haur Hezkuntzan bost urteko haurrekin soilik lantzen da, gainera bertako eraikuntzan arbela digital bakarra dago. Lehen Hezkuntzan, aldiz, gela bakoitzeko arbela digital bat dute eta ikasleak ordenagailu txiki bana.

Erabiltzen duten materialari dagokionez, ordenagailua, arbela digitala, argazki kamara eta musika erreproduktorea aurki ditzakegu. Softwarea zentratuz gero, oredenagailuko zenbait programa erabiltzen dituzte: Jklic, Ttantto eta Urtxintxako CDak. Interneta ere erabiltzen dute helburu didaktikoekin, bai ipuinak ikusteko Youtube orrialdean, bai informazioa eta irudiak bilatzeko eta baita zenbait web orrialdetan sartzeko ere. Gainera, Eskola 2.0 eta “Centro de madurez tecnológica” proiektuetan parte hartzen dute. Azken honek zentroak beraien teknologia mailaren arabera klasifikatzen ditu.

IKTak eguneroko dinamikan integratuta daude. Tresna moduan erabiltzen da hizki txokoan. 5. eta 6. mailakoen materiala plataforman igota dago, hau da, edonork eskura dezake web orinaren bitartez. Hala ere, honez gain ez dute beste ezer egiten sormena lantzeko teknologiarekin.

Urdaneta ikastetxeak psikomotrizitate gelan pantaila handi bat dauka eta kanoiaren bitartez bertan bideo eta pelikulak ikusteko aukera izaten dute. Beti ere, bertan ikusten dituzten pelikulak momentu horretan lantzen ari diren gaiarekin bat datoz, hau da, helburu zehatz bat dute.

Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.

Haurrak ez daude inoiz ordenagailu aurrean bakarrik, irakasleak kontrolatua izaten dut haurrak bertan dabilen bitartean egiten duen guztia. Tresna modura soilik erabiltzen dute, beti helburu didaktiko bat duten jolasetan ibiltzen dira edo informazio bila, irakasleak zehaztutako gaiari buruzkoa. Irakasleak kontrola dezakete zer egiten duten ikastetxe barruan, baina ezin dezaketena zera da etxean ere egiten dutena kontrolatzea.

Gurasoek zenbait kezka izaten dituzte teknologia berri hauei buruz, zenbait kasutan hauek oso berriak baitira beraientzat. Aholkuak eskatzen dizkiete irakasleei, nola erabili eta zenbat denbora ibiltzea den aproposena galdetuz. Kasu batzuetan poztu ere egiten dira, batzuek ez baitute etxean ordenagailua izateko aukera eta ikastetxean hau erabili ahal izatea aukera ezinhobea iruditzen zaie.

Nahiz eta trimestre bakoitzeko 2 ordu izaten dituzten itzartuta irakasleak beraien formakuntzarako, hala ere hau ez da beti betetzen eta autodidaktak izan behar izaten dute. Kurtsilo moduko hauetan, adibidez, material didaktikoak digitalizatzen ikasten dute, ondoren hau eskuragarri izateko ordenagailuan eta baita web orrialdean ere. Irakasleen iritzia honako hau da, orokorrean asko dagoela oraindik aurreratzeko, Haur Hezkuntzan gehien bat.

Olerkiak eta kantak













lunes, 28 de noviembre de 2011

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, se acabo!

              Azken eguna iritsi da, baita pasa ere. Gaurko egunerokoa ez da besteak bezalakoa izango, dagoaneko jakin badakizue eta nolakoa den haurren errutinaren nondik norakoa. Goizean goiz esnatzean, bi sentimendu kontrajarri nituen, alaitasuna eta tristura. Lehena, haurrekin ederki pasa dudalako izan da eta esperientzi ezinhobea izan delako. Izan ere, nire bizitzarako oso baliagarria egin zait bizipen hau eta izugarri ikasi dut. Zorte handia izan dut tokatu zaidan haur eta irakaslearekin, gehien bat azken honekin. Suposatzen dezakedanez, praktiketan egon garen ikasle guztiei geure haurrak paregabeak irudituko zitzaizkigun, baina agian irakaslearekin ez dute horrenbesteko zortea izan. Marijok izugarri lagun dit nire parkticumean, hasieran haurrekin oso ondo nola interaktuatu ez nekienean, ikasgelako partaide bilakatzen ninduen, haurren arreta niregan jarriz. Zalantzaren bat banuen beti aurkitzen nuen prest hau ebazteko, eta begirada batez niregan konfidantza guztia zuela trasmititzeko. Bigarren sentimenduari dagokionez, argi dago bere arrazoia, haurrak eta Marijo denboraldi luze batean ikusiko ez ditudala da.

           Gure azken eguna alaia izateko, Laidak eta nik zera penstatu genuen, haurren baten urteak direnean ospatzen duten moduan guk ere gure agurra horrela ospatzea. Ikasle guztiak gela batean elkartu eta, ohiko moduan txokolatezko bokadilotxoaren ordez, guk geuk prestatutako bizkotxoa banatu genuen. Haurrak pozik zeuden, irakasleak ere bai eta gu biok are gehiago. Honez gain, egunaren bukarean, agurtzeko garaia iristerakoan, haur bakoitzari txupa txups bana banatu nien. Jarraian haur bakoitzak emandako musu eta besarkada etorri zen, eta une hau izan zen niretzat gogorrena. Begiak malkoz josiak nituen baina bat bera  ere ez erortzea lortu nuen, nahiz eta oso zaila egin zitzaidan nire burua lasaitzea. Gainera irakasleak eta haurrak haurrekin ateratako argaki eta beraien marrazkiak oparitu zizkidaten, opari zoragarria benetan.

         Praktika hauetatik atera dezakedana zera da, oso ongi erabaki nuela nire etorkizuneko lanbidea aukeratzeko garaian eta naiz eta unibertsitatean teoria asko landu, benetan parktiketan ikasten dela. Haurrek izugarrizko poza ematen zidaten egunero eta beti nuen nire aurpegian irribarrea marrazktuta, orain goizero esnatzean nire aurpegia irribarre berdinarekin jarraitzeko ez dut nire gelako mesilara begiratu eta haurren argazkia ikustea besterik, oroitzapen zoragarriak etortzen baitzaizkit gogora.

jueves, 24 de noviembre de 2011

azken aurreneko eguna :(

          Nahiz eta tristura sartu azken aurreneko eguna zela pentsatzen nuen bakoitzean, izugarri gozatu dut haurrekin. Gaurkoan,  nire haurrekiko jarrera zertsobait aldatu da, askoz maitakorragoa izan bainaiz. Badakit ez dela oso ona haurrekin gehiegi jolasten ibiltzea baina azken egunak direla kontuan hartuta guztiz aprobetsatzea erabakia nuen eta haurrez disfrutatzen egon naiz. Badakit ez ditudala bihar azken aldiz ikusiko, bisitan joango baitnaiz, baina bildur pixka bat ere badut haurrak nitaz oso azkar ahazteaz.

          Nire sentimenduak alde batera utzita, gaurko eguna kontatzen hasiko naiz. Errutinarekin hasi gara gaur ere. Arduraduna izendatu, nor ez den etorri kartulinan apuntatu, haurrak zenbatu, eguraldia jarri eta bakoitza bere txokoan ibiltzeko baimena eman du arduradunak. Hala ere, esan beharra daukat, kolektibaren zaiti batean normalean Txanogorritxoren ipuina irakurtzen dutela, baina gaurkoan, antzeztu egin dute. Egia esan ez dute gehiegi hitz egin ipuineko pertsonai bezala, baina pixkanaka-pixkanaka hobetuz joango direla ziur nago.


          Arratsaldean, txokoetan ibili eta patiora joan gara. Etxera joaterako garaian, arduradunak goizean bakoitzak ekarritako jostailuak banatu ditu egunero bezala. Gaurkoan, aldiz, arazotxo bat izan dugu, bi haurrek jostailu bat berea zela esaten baitzuten. Honen aurrean irakasleak eta nik ez genekien oso ondo nola erreakzionatu, zer egin genezakeen bada? Azkenean haurrak beraien artean hitzeginez adostu dute norena zen jostailua.

          Bihar azkeneko eguna, ea zer moduzkoa izaten den!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate gelaraaa!

            Kolektibarekin hasi da gaurko eguna ere. Gaur arduraduna izan den neskatila nire lehenengo egunean izan zen arduradun berdina izan da. Ezin dut sinistu ere egin zein azkar pasa den denbora. Baina oraindik ez dut oso melankolika jarri nahi, beraz, gaur gertatutakoan zentratuko naiz.

         Esan bezala egunero bezala kolektiba egin dugu, arduraduna aukeratu, zein falta den apuntatu kartulinan, haurrak zenbatu, eguraldia jarri eta txokoetan ibiltzeko uneari hasiera eman diogu. Beti bezala antzerko, jolas, etxe eta margotegi txokotan banatu dira haurrak eta , azken astean egiten ari diren moduan, margotegi txokokoak karpetak egiten egon dira. Txokoetako unea amaitu ostean, patiora joan beharrean, asteazkenero bezala psikomotrizitae edo salto gelara joan gara. Ikasgai honi buruzko argazkiak psikomotrizitate saioa izeneko etiketan daude. Hemen jolasean aritu diren bitartean, ni eta Laida Urdaneta Ikastetxeko beste eraikuntzara joan gara, han baitago idazkaritza. Bertara gure praktiketako zihurtagiria eskatzera joan gara, currukulumerako komenigarria baita hau edukitzea.

         Egunean zehar irakasleak haurren informeak egiten ari dela komentatu dit. Nik ea zer ebaluatzen duten galdetu diot eta honako fotokopiak eman dizkit, haurraren zein aspektu ebaluatzen dituzten jartzen dituztenak:







         Arratsaldean txokoetan ibili dira berriro ere eta ondoren patiora irten gara, eguraldi paregabea baitzekoen. Etxera joaterako garaian, haurrei poltsa bat banatu zaie. Hau hirugarren mundujo haurrei borondatez arropa emateko da. Honekin batera jangelako haurrei zer moduz jan duten ebaluatzen duen orria eman zaie. Bertan ea lehenengo platera, bigarrena eta postrea zer moduz jan duten adierazita agertzen da, ezerrez, pixka bat edo dena husuneak dituena. Jangelako arduradunak Hutsune hauek bete eta irakasleari ematen dizkio, honek ondoren haurren gurasoei iristarazteko.

       Bi egun bakarrik geratzen zaizkit Urdaneta Ikastetxean, beraz hauek gozatzea erabaki dut. Biharrartee!

martes, 22 de noviembre de 2011

Astearteaa!

          Gaurko eguna atzokoa bezain alaia izan da, naiz eta betiko haurren liskar txikiak egon. Liskar txiki haue buruz, denbora pasa ahala konturatzen joan naiz haurrak ni edo irakaslea begira ez gaudela konturatzen badira ez dute ia negarrik ere egiten nahiz eta haurrak beraien artean joka egon. Begira bagaude aldiz, segituan hasten dira negarrez, gainera negar hauek malko gabeak izaten dira, gure atentzioa bilatzen duten negarrak.

          Errutinarekin jarraitu dugu egunero bezala. Txokoetan banatu dira kolektibari amaiera eman ostean. Antzerkoi txokoan trimestre honetan lantzen hari diren ipuinarekin lotura duten ekintzak egiten dituzte. Irakasleak ekintza guzti hoiei buruzko orri bat eman zidan eta hau blogera igotzea erabaki dut. Hementxe duzue:


           Nik, haurrak txokoetan zebiltzan bitartean, karpetak egiten jarraitu dut. Gaurkoan, taldeka banatu ditut karpetak, izan ere talde bakoitzari kolore ezberdineko zelo bat jarri behar izan baitiet. Taldeei hitzegiten ari garela, uste dut ez dizuelada irakasleak eman zidan taldeei buruzko informazioa eman, beraz orain jarriko dizuet.




          Arratsaldean, musika egin dugu. Behin baina gehiagotan aipatua dizuet Tutti da capo eta Urtxintxaren CDak erabiltzen dituztela horretarako. Gaur ere, atzo bezala bideo gelara joan gara Txanogorritxu ikustera.
Laburbilduz, hau izan da egunean gertatu den guztia, beraz besterik gabe biharrarte!

Azken astelehena!!

        Asteari hasiera ezin hobea eman diogu gaurkoan. Haurrak oso umero onez etorri dira eta ni inoiz baina gogotsuago aurkitzen naiz haurrekin elkartrukean aritzerako garaian. Honen arrazoia, Urdaneta Ikastetxean nire azken astea dela izan daiteke eta ongi aprobetxatzea erabaki dut.

        Erritinak zehazten duen nondik norako berdina jarraitu dugu gaur ere. Arduraduna aukeratu, honek haurrak zenbatu, nor falta den apuntatu kartulinatxoan, eguraldia jarri eta txokoetan ibiltzeko uneari hasiera eman "bat, bi, hiru, bakoitza bere txokora 1" esanez. Txokoetan aritu diren bitartean, haurrak aurreko egunetan egiten aritu ziren karpetei izena jartzen ibili naiz tenperaz. Haurrak adi-adi geratu zaizkit begira eta ea zer jartzen ari nintzen galdetzen zidaten.  Txokoeta denboratxo batez ibili ondoren, patiora joateko garaia iritsi da. Honen aurretik, arduradunak gaileta bana banatu die ikasle bakoitzari eta hau bukatu ondoren bigarrena jateko aukera ematen zaie. Gehienez bi gaileta banatzen dira, bestela ez baitute jangelan ongi bazkaltzen. Gaur astelehena izan denez, haurrak ostiralean etxera eraman zituzten mantalak ekarri dituzte jangelarako. Aste osoan zehar, mantalak jangelan geratzen dira.

         Arratsaldean, aurreko asteazkeneko psikomotrizitate saioa amaitzean margotu zituzten marrazkiak beraien karpetan sartzen egon dira haurrak. Eta aurreko atean bezala, gaurkoan ere Naroa ibili da marrazkiak ikasle bakoitzari banatzen. Bera bakarrik etorri da nire albora eta nik ezer esan gabe marrazkietan jartzen duen izena irakurri edo identifikatu egin ditu, ondoren dagokion haurrari emanez. Gero ere, txokoetan ibili dira berriro eta eguna amaitzeko bideogelara joan gara Txanogorritxo ipuinaren bideo ikustera. Haurrak oso gustora eta adi egon dira bideo osoan zehar. Biharko eguna gaurkoa bezain ona izatea espero dut. Kontatuko dizuet, biharrartee!

domingo, 20 de noviembre de 2011

Azken aurreneko asteari bukaera emanez!

            Ostirala. Dagoeneko praktiketan hasi gineneteik ia hilabete pasa da, zein azkar pasa zaidan. Gaurko eguna, beste egunen antzekoa izan da, kolektiba egin ondoren, txokoetan banatu dira. Karpetak margotzen jarraitu dute margotegi txokokoak, oso politak geratzen ari dira.

            Lehen gaurko eguna beste egunena antzekoa izan dela esan badut ere, egoera xelebre baten aurrean aurkitu gara Marijo eta ni. Patio garaian, berriro gelara sartu behar garenean, haurrak banku antzeko batean esertzen dira. Horrela, irakasleari haurrak zenbatu eta ea norbait oraindik jolasean geratu den ikusteko aukera ematen dio. Gaur 17 haur etorri dira eskolara, baina zenbatzen genuenean 15 bakarrik zeuden eserita. Beste bi haurren bila aritu gara patio osoan zehar, baina ezer ez. Ikastetxe barrura sartzea erabaki dut, agian komunera joango baitziren ezer esan gabe. Baina han ere etzeuden. Ikasgelan begiratu eta hantxe zeuden biak, jolasean. " zer egiten duzue hemen? badakizue ezin zaretela ikasgelara sartu patio garaian" esan diedanean, bate besteari begiratu eta parrez hasi dira. Ondoren,  ikasgelara begiratu eta dena ankaz gora zegoela konturatu naiz. Margotegiko marrazkiak gordeta dauden ikasle bakoitzaren karpetak lurrean zeuden, denak nahastuta. Kanila guztia tenperaz zikinduta zegoen, gauza guztiak lekuz aldatuta... Hura bai zoramena! Zertxobait harritu nauena ikaslearen erreakzioa izan zen, izan ere bronka pixka bat bota badien ere, ez ditu zigortu ezta ezer gogorragorik egin. Baina agian erreakzio honen arrazoia, ni aurrean egotea izan lezake.

           Arratsaldean haurrak bila gelara joan dira Joanarekin, ostiralero bezala. Ni ordea, enaiz hauekin igo. Izan ere, Marijok laguntza eskatu dit haurren karpetak egiteko. Pena pixka bat eman dit haurrekin ez egotea, ez baitut agur esateko aukerarik izan. Baina badakit irakaslearen lana ez dela haurrekin egotea bakarrik, hauentza materiala ere prestatu beharra baitago. Espero dut asteburua ondo pasako dutela haurrak eta nire praktiketako azken asterako gogotsu etorriko direla. Astelehen arte!

viernes, 18 de noviembre de 2011

Azaroak 17, osteguna

            Ikasgelara iritsi naizenean Sara aurkitu dut. Sara, Marijoseren ordezkoa da, atzo esan nizuen bezala gaurkoan ezin zuen etorri eta. Haurrei egunero bezala arrera egin eta kolektibarekin hasi gara. Juantxo berandu etorri da bere amarekin eta gainera erdi gaixo zegoen. Amak atzo gaixo egon zela eta gauean botaka ibili dela esan digu eta, badaezpada, bere mugikorreko zenbaki berria eman digu. Juantxo oso mutil mugitu eta alaia da, baina gaur oso triste zegoen eta bere txokoan eserita geratu da geldik. Berarekin pixkabatean egon ondoren, nire gauzak egitera joan naiz eta, bapatean, atzera begiratzean Juantxo botaka aurkitu dut. Sara gela garbitzen geratu den bitartean, nik haurra komunera eraman dut badaezpada. Lasaitu denean, arropaz aldatu eta ur pixkabat eman diot. Juantxoren amari deitzea erabaki dugu, haurrak ez baitzirudien oso ondo zegoenik. Hau eskolara iritsi eta etxera eraman du. Bitartean haurrak zertsobait aztoratuta zeuden txokoetan zebiltzen bitartean beraz lasaitu egin genituen dena garbitu ondoren. Eguna aurrera zioan heinean, Sarari zertsobait lagunduz ibili nintzen, berak ez baitzekien oso ondo ikasorduaren nondik norakoa. Baina azkenean dena ongo joan zela iruditzen zait.

           Arratsaldean, ez nintzen denbora osoan nire ikasleekin egon. Izan ere, 2 urteko irakasleetako bat gaixo jarri zen eta laguntza behar zuten. Ni haurrekin patian nengoenez, Marijosek laguntzera joateko esan zidan eta nik oso gustora baiezkoa esan nion. Haur gehienak siestan zeiden eta esnatzen zioazen heinean ikasgelara etortzen diren eta pardela aldatzen genien. Beste haurrak bitartean libreki jolasean zebiltzen.

          Bihar ostirala! zein azkar pasa zaidan astea, azkarregi nire gusturako. Ea ondo amaitzen dugun astea, biharrarte!

           

miércoles, 16 de noviembre de 2011

Karpetak egiteraa!!

         Gaurko errutina amaitzean, asteazkenero bezala psikomotrizitate saiora joan gara. Aurreko astean, psikomotrizitateko zenbait argazki igo nituen blogera eta bertan azladu nuen gutxi gora bera saio honen nondik norakoa. Berriro dena azaltzen ez ibiltzeko, blog honen eskuinaldean haurkitu dezakezue etiketetan, psikomotrizitate saioaren barruan.

         Ikasgela bete beteta egon da, izan ere, 20 ikasletik 18 etorri baitira eta hau ez da oso ohikoa izaten. Ez dakit aipatu dizuedan noizbait ikasletako batek femurra hausi zuela ikasturtearen hasieran eta, ondorioz, ez dela ikasgelara etortzen. Ia haur guztiak zeudela aprobetsatuz, irakasleak talde osoko argazkia ateratzea erabaki du, gero hau Aitorri bidaltzeko (etxean dagoen haurra). Bide batez, niri ere atera dit argazkia talde osoarekin eta imprimatu egin dut oroigarri modura gordetzeko.

        Arratsaldean, beraien lanak eramateko karpeta egiten hasi dira. Irakasleak karpetak mostuta eman dizkie eta haurrak karpetaren aldeetako bat tenperaz margotu dute. Gaurkoan arrain taldeak egin du, margotegi txokoan baitzegoen. Hurrengo egunetan margotegi txokoan dauden taldeek egingo dute.

        Esan nizuen bezala, bihar ordezko irakaslea etorriko da ikasgelara, Marijok ezin baitu etorri. Ea gauzak ondo ateratzen zaizkiguen eta ez dugun arazorik izaten. Bihar kontauko dizuet nola joan den eguna. Agur!

Ipuina!

        Egun hauetan irakaslearekin hizketan aritu naiz irakaskuntza metodologiari buruz eta informazio pixka bat eskatu diot. Zenbait datu eskeini dizkit eta gaurkoan ipuinaren helburua, kontatzeko metodologia eta beste zenbait gauza uzten dizkizuet.






azaroak 15, asteartea

         Gaur ere, atzo bezala, errutina zertsobait aldatu eta A hizkia lantzen aritu gara. Gero eta aurreratuagoak doaz haurrak, dagoeneko ia denek menderatzen baitute A hizkia zein ikasleren izenetan agertzen detn, baita O hizkie ere. Azken honen arrazoia, Txanogorritxu ipuina lantzen ari direnez, Otsoa hitza askotan ikusten dutela da.

        Kasuealitatez, bi haurrek batera egin dute gainean pixa eta irakaslea hauek aldatzera joan da ni bakarrik utziz haurrekin. Askotan aurkitu izan naiz horrelako egoeretan eta gaurkoan, segurtasunez, haurretako batek ekarritako ipuina hartu eta kontatu egin diet. Behin ere eneukan irakurria liburu hori, baina nahiko ongi egin dudalakoan nago. Gainera, espero baina hobeto sentitu niaz.

        Arratsaldean, txokoetan haritu gara berriro ere. Antzerki txokoko muralean lan egiten aritu da margotegiko taldea eta horretarako materiala prestatu behar izan diet. Izan ere, hodeia kartulina txurriz moztuta baldin bazegoen ere, bolumen gehiago emateko haurrek papertxo zatiekin egindako bolitak itsatsi dituzte.

        Irakasleak ostegunean ez dela etorriko komentatu dit eta ordezko batekin eegongo naizela. Ea nola joaten den eguna, biharrarte!

martes, 15 de noviembre de 2011

Txokoen distribuzio egokia zein ote da?

           Askotan gertatu zait, haurrak txokoetan dauden bitartean, ikasleetako bat niregana etortzea ea berari ez zegokion beste txoko batean jolas zezakeen galdetzera.

           Aipatu dizuet, behin baino gehiagotan, kolektiba amaitzean haurrak txokoetan banatzen direla. Lau taldetan daude banatuta, lau txoko baitaude, eta talde hauetako bakoitzari animali bat dagokio (txakurra, arraina, barrazkiloa eta katua). Talde bakoitza txoko jakin batean egon behar da eta hurrengo saioan, rotazioaren bitartez, hurrengo txokora zuzenduko da. Hau da, haurrak behartuta daude txoko zehatz batean egotea.

           Egoera honek nere buruari zera galdetzera bultzatzen nau, zer da egokiena haurrentzat, modu librean ibiltzea txokoetan ala irakasleak zehaztea txokoa? Honi erantzun bat bilatu nahian, informazio pixka bat bilatzen ibili naiz eta honako iritziak aurkitu ditut jolas libreari buruzkoak:

           "Una inteligencia digna del hombre, solamente puede formarse mediante la liberta pos actuar y experimentar, por tener errores y corregirlos. El trato entre iguales conduce a una responsabilidad social" Piaget.

            Emmi Pliker pedagoga hungarak lan bat garatu zuen lau printzipioetan oinarritua:
  •             El rspeto al niño como persona.
  •             La liberta de movimientos, de juego y la autonimia basada en la iniciatiba del niño.
  •             La pedagogia de la vida cotidiana, La atención de cada acción del adulto.
  •             La personalización de la reacción entre el niño y el aldulto. 
          Txokoei burzko iritziak:
"Los rincones nos permiten organizar el aula en pequeños grupos , cada uno de los cuales realiza una tarea determinada y diferente. Pueden ser de trabajo o de juego .
Según el tipo de actividad algunos rincones necesitan ser dirigidos por el maestro. En otros rincones los niños/as pueden funcionar con bastante autonomía.
Organizados en grupos reducidos, los niños y niñas aprenden a trabajar en equipo, a colaborar y a compartir conocimientos. Los rincones también potencian su iniciativa y el sentido de la responsabilidad.
Los maestros/as planificamos las actividades de manera que cada niño/a vaya pasando a lo largo de un período de tiempo (semana, quincena,...) por todos los diferentes rincones de trabajo. Es positivo que haya más de un maestro en el aula de modo que cada uno se encargue de atender unos rincones concretos.
Trabajar por rincones nos permite dedicar una atención más individualizada a cada niño/a, planificando actividades de aprendizaje adaptadas a sus conocimientos previos."

         Hurrengo web orrialdean txokoei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue: http://www.educacioninfantil.eu/juego-recursos-metodologicos-juego-dentro-fuera-centro-escolar/

         Nire ustez, haurrentzat egokiena beraiek nahi duten txokoan jolasean ibiltzea izango litzateke. Hala ere, honek arazo bat ekar zedake, haur talde haundi bat pilatzea txoko berdinean eta honek eztabaidak eta aserraldiak erakar ditzazke. Baina horretarako irakasleak bitartekari lanak egin ditzazke. Izan ere, txandak errespetatzen erakutsi dezake eta haurren bat txoko guztietatik ez bada ibiltzen, behartu gabe, txoko horretan ibiltzera bultza dezake. Nahiko erabaki zaia dela iruditzen zait libreki jolasten uztea txokoetan ala ez eta iritzi askotakoa. Beraz, esperientziarekin egokiena zein den ikusiko dudalakoaren ustean nago.
        

Ni praktiketan!

       Urduritasuna. Bai, esan dezaket urduritasuna zela lehenengo egunean sentitzen nuena, ez bainekien zer aurkituko nuen nire prakticumean. Naiz eta egun batzuk lehenago ikastetxea ikusten ibili nintzen, ez nuen nire Urdaneta Ikastetxeko tutorea ezagutzen ezta haurrak ere, eta horrek niregan intseguritate eta jakin minaren arteko sentimendua sortzen zuen. Hala ere, Mari Jose ezagutu orduko jakin nuen nire praktikak oso ondo joango zirela, beti laguntzeko prest zegoen pertsona horietako bat baitzirudien, eta horrelaxe da hain zuzen ere.

       3 urteko ikasgela egokitu zait, Berdeak taldea zehazki. Nire ikasgelako datuak idazten egotea baino, egokiagoa iruditu zait, Marijok emandako orri bat erakustea, bertan hobeto zehaztuta baitaude talde honen datuak eta ulergarriagoa egingo zaizuelakoan nago.

    
     Goian ikusi dezakezuen bezala, lau taldetan banatuta daude haurrak eta, beraz, lau txoko auki ditzazkegu ikasgelan: etxe txokoa, antzerki txokoa, jostailu txokoa eta margotegi txokoa. Errotazioaren bitartez, taldeak txokoz aldatuz joango dira saio bakoitzeko, beti orden bat mantenduz.

       Gutxigorabera adierazi dizuet nire ikasgelaren antolaketa, baina hau baino garrantzitsuagoa iruditzen zait praktika hauetan ikasi dudan guztiaz hitz egitea, beraz, hortan hasiko niaz. Askotan entzuna nuen, Unibertsitatean ikasitakoak garrantzia bazuela baina benetan baliagarria egingo zitzaiguna, eskolan bertan haurrekin lanean ikasiko genuela . Eta hala da, esan dezaket praktika hauetan gehiago ikasi dudala unibertsitatean daramadan denbora guztian baino. Unibertsitatean, izan ere, teoria ikasten baitugu, baina ondoren errealitatearen aurrean aurkitzen garenean, praktikan ikasi dugunak balioko digu gehien bat ( nola erreakzionatu, Unibertsitatean planteatu ezin diren zenbait egoerei nola aurre egin...).
   
         Nahiz eta hasiera batean prakticum honetan behatu besterik ez genuen egin behar, zortea izan dut eta Marijok ikasgelan eskuhartzeko aukera asko eman dizkit. Haurrei ipuinak kontatu dizkiet, eta hauek adi adi zeuden beraz ongi egiten ari nintzelakoan nago. Beraiekin kantan eta dantzan ibili naiz, beste haur bat izango banintz bezala, beraiek bezain alai. Espero ez nuen egoeren haurrean aurkitu naiz. Irakasleak bakarrik utzi, haurren batek min hartu edo aserretu egin delako negarrez hasi eta niregana etortzean egoerari aurre egiteko gai izan nintzen. Eta irakaslearen erreakzioak behatuz, pixkanaka pixkanaka nireak hobetuz joan dira. Azalekoak ez diren irakaslearen lanak ere egin ditut, hau da, haurren marrazkiak sailkatu, materiala prestatu...

        Laburbiltzeko zera, oso baliagarriak egin zaizkidala praktika hauek. Nahiz eta Amara Berri sistemako Ikastetxea izan eta, agian, etorkizunean sistema hau lantzen duten ikastetxeekin ez topatu, ikasi ditudan gauza asko edozein sistemetan aplikagarriak dira, hauek haurrei buruzkoak baitira eta ikastexeari buruzkoak. Argi daukat izugarri botako ditudala faltan haurrak, baina argi ere badaukat praktika hauek ez direla azken aldia izango haurrak ikusten ditudana, bixitan itzuliko baitnaiz. Amaitzeko esan, praktika hauekin zera lortu dudala, irakasle eta haurrei esker, hasiera batean urduritasuna zen sentimendua poztasun, alaitasun eta segurtasunean bilakatzea.

Astea hasiz!

           Astelehenero bezala, eta ulergarria den moduan, haurrak zertsobait nekatuta edo triste etortzen direla esan dezakegu. Azkar pasatzen zaie nekaldia, baina esan beharra dago irakasleari gogorra jartzen diotela egunaren hasiera.

          Astelehen honetako kolektiba edo errutuna bide ezberdin batetik joan da unetxo batez. Izan ere, irakasleak ikasorduaren nondik norakoa aldatzea erabaki du eta haurren izenak lantzen hasi da. Haurren izenak lantzen hasi direla esaten dudanean zera esan nahi dut, pixkanaka pixkanaka ikaslehen izenetako letrak ikasten hasi direla eta kasu honetan A letra landu dute. Marijok A hizkia zuten haurren izenak idatzi ditu kartulina batean, denak ikusteko moduan, eta ondoren haurrei esan die beraien izena idazteko. Hauek, normala den bezala, garabato antzekoak egin dituzte, baina irakasleak oso ondo daudela esan die, pixkanaka aurreratuz baidoaz. Honekin amaitzean, ikasleak, egunero bezala, txokoetan banatu dira.

         Arratsaldean musika saioa izan dute eta esana dizuet ipuin musikal antzekoa entzun ostean, honen musika soilik entzuten dutela erlaxatzeko. Gaurkoan gehiegi erlaxatu da haurretako bat eta lo geratu da. Irakasleak horrelako kasuetan etxe txokoko koltxoia hartu eta bertan uzten du lotan. Etxera hitzuli behar ginenean zertxobait kosta zaigu haurra esnatzea, oso mimosa baita eta nire besoetan jarraitzen baitzuen lo.

        Ea biharko eguna nolakoa izango den, kontatuko dizuet! Biharrartee :D

sábado, 12 de noviembre de 2011

Ostirala iritsi da, iritsi da ostirala!

        Dagoeneko ostirala. Zein azkar pasatzen diren egunak... Gaur errutina egin dugu beti bezala, goiza egunero bezalakoa izan baita. Arratsaldea berriz, beste aste egunetakoen ezberdina izan da, Joanarekin bola gelara joan baikara. Hala ere, aurretik, zenbait abesti kantatzen aritu gara ordulaudentxo batez. Gaurkoan ere argazkiak atera ditut, ikastetxearen instalazioa ikusi ahal izatekoa. Hala ere orain bola gela bakarrik erakutsiko dizuet. Hona hemen, gela eta bertan egiten dutena zertsobait azalduta:

         Psikomotrizitate saioaren oso antzekoa denez, emen ere zapatilak kentzen dituzte ikasorduaren hasieran.

            Psikomotrizitate saiotik ezberdintzen duen gauzetako bat hasieran ez dutela hormarik botatzen, besterik gabe libreki jolasean ibiltzen dira. Hori bai, boletako pistinako bolaren bat bertatik ateratzen bada, haurrek hau jaso beharko dute lehen baino lehen. Hona hemen ikasordu saioaren zehar ateratako argazkiak:

Gela


Bolen pstinatxoa


Etxetxoetan

Libreki jolasean



Txiribuelta egiten

Txiribuelta egiten erakusten

Txirristan!
         Saioarekin amaitzeko, psikomotrizitatean bezala marraztu beharrean, bideotxo bat jartzen die Joanak zapatilak jantzi ondoren.
Bideoa ikusten
            Eguna amaitzeko, ikasgelara itzuli ginen txaketa eta mantala hartzera, ostirala denez azken hauek etxera iztuli bhera baitira. Espero dut asteburua azkar pasa eta astelehena iristea, berriro ere haurrekin egoteko. Ondo pasa asteburua!

viernes, 11 de noviembre de 2011

Osteguna, azaroak 10

          Errutinarekin hasi zen eguna. Baina atzo, luzatu egin zen zein falta den kontatzen duten unea. Aipatua dudan bezala, kartulina bat daukate karratutxoak marraztuta dituena eta bi ilarakoa. Karratutxo bakoitza ikasle bati dagokio, eskolara etorri ez den ikasle bati. Ilara bakoitza, aldiz, neska edo mutilari. Goikoa mutilen ilara da eta behekoa neskena. Karratutxo bakoitzean paper zati bat jartzen dute eta paper zati bakoitzan mutil baten edo neska baten irudia dago marraztua, beheran ikasleen izena idatzia dutena. Arduradunaren lana kartulina hau betetzea da, baina irakasleak errepaso moduko bat egitea erabaki zuen atzokoan. Beraz, papertxoa banan-banan erakutsi zien haurrei, ea zein zen galdetuz. Harrituta geratu nintzen Nahiak papertxo guztiak asmatu zituenean. Eta hau gutxi bazen, margo txokoan egindako marrazkiak bakoitzaren karpetan gordetzen hasi ginenean berak hartzen zizkidan marrazkiak eta banatu. Oso zaila dela pentsatzen dut, izan ere, haurren izenak eskuz zeuden idatzita eta Nahia hauek irakurri edo identifikatzeko gai izan zen.

          Egunak pasa ahala, gero eta gehiago nabaritzen dut haurren aurrerapena. Dagoeneko hiru aste pasa dira eta haurren bizitzetan eragina duten gauza asko pasa dira, egunero egunero gauza asko ikasten baitituzte. Datozen bi asteetan ere horrelako aurrerapausoak ikusteko aukera izatea espero dut eta horrela hauen eboluzioko parte sentitu ahal izango naiz. Bihar haurren kantuak eta olerkiak igoko dizkizuet blogera, beraz, besterik gabe biharrarte!

jueves, 10 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate saioa, azaroak 9

          Asteazkenero bezala, psikomotrizitate saioa izan dute haurrek. Bertara, errutina egin eta txokoetan pixka bat ibili ondoren joaten dira. Saio honetan ere argazkiak ateratzen ibili naiz, horrela, erabiltzen duten metodologia hobeto ikusiko duzelakoan nago eta. Aipatua dudan moduan  Bernard Aucouturierren metodologia jarraitzen dute ikasordua burutzerako garaian. Besterik gabe, psikomotrizitate saioaren nondik norakoa azaltzen hasiko naiz argazkien laguntzaz.

         Hurrengo argazkian ikusi ahal duzuen bezala, haurrak oinetakoak kentzen dituzte. Bakoitzak bere zapatilak dagokien lekuan utzi ostean, irakasleak hiru gauza gogoratzen dizkie haurrei:  ez minik hartu, norbaitek etxetxoren bat egiten badu, hau ez puskatu eta ea jolastu dezakezun galdetu eta, azkenik, salto egiterako garaian beraien aurrean norbait badago "kendu, kendu mesedez!" esan.



       Haurrak jolasean hasi aurretik, denon artean kubozko goma espumekin egindako horma bota behar dute.



       Horma bota ostean, libreki jolasteko aukera dute haurrek. Batzuk satola ibiltzen dira, besteak etxetxoak egiten eta, beste batzuk, jolas sinbolikoan jolasten dute telak erabiliz.
Saltoka

Jolas sinbolikoan



Etxetxoak egiten

"kendu kendu mesedez!"

             Saioari amaiera emateko, marrazki bat egiten dute. Zenbait jakintsuk diotenez, marrazki hauetan haurrak psikomotrizitate saioan zehar egindakoa marrazten dute, baina nire ustez haurrak txikiegiak dira oraindik hori marrazten jakiteko.

             
               Arratsaldean, berriro ere txokoetan ibili dira eta baita patiora atera ere. Etxera joan aurretik zenbait kanta kantatuz eta dantzatuz ibili dira, eta haurrak zein baino zein alaia joan dira etxera.