domingo, 11 de diciembre de 2011

IKTen eragina Urdaneta Ikastetxean


Orain dela 2 urte hasi ziren informazio eta komunikaziozko teknologiak lantzen Urdaneta ikastetxean. Haur Hezkuntzan bost urteko haurrekin soilik lantzen da, gainera bertako eraikuntzan arbela digital bakarra dago. Lehen Hezkuntzan, aldiz, gela bakoitzeko arbela digital bat dute eta ikasleak ordenagailu txiki bana.

Erabiltzen duten materialari dagokionez, ordenagailua, arbela digitala, argazki kamara eta musika erreproduktorea aurki ditzakegu. Softwarea zentratuz gero, oredenagailuko zenbait programa erabiltzen dituzte: Jklic, Ttantto eta Urtxintxako CDak. Interneta ere erabiltzen dute helburu didaktikoekin, bai ipuinak ikusteko Youtube orrialdean, bai informazioa eta irudiak bilatzeko eta baita zenbait web orrialdetan sartzeko ere. Gainera, Eskola 2.0 eta “Centro de madurez tecnológica” proiektuetan parte hartzen dute. Azken honek zentroak beraien teknologia mailaren arabera klasifikatzen ditu.

IKTak eguneroko dinamikan integratuta daude. Tresna moduan erabiltzen da hizki txokoan. 5. eta 6. mailakoen materiala plataforman igota dago, hau da, edonork eskura dezake web orinaren bitartez. Hala ere, honez gain ez dute beste ezer egiten sormena lantzeko teknologiarekin.

Urdaneta ikastetxeak psikomotrizitate gelan pantaila handi bat dauka eta kanoiaren bitartez bertan bideo eta pelikulak ikusteko aukera izaten dute. Beti ere, bertan ikusten dituzten pelikulak momentu horretan lantzen ari diren gaiarekin bat datoz, hau da, helburu zehatz bat dute.

Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.

Haurrak ez daude inoiz ordenagailu aurrean bakarrik, irakasleak kontrolatua izaten dut haurrak bertan dabilen bitartean egiten duen guztia. Tresna modura soilik erabiltzen dute, beti helburu didaktiko bat duten jolasetan ibiltzen dira edo informazio bila, irakasleak zehaztutako gaiari buruzkoa. Irakasleak kontrola dezakete zer egiten duten ikastetxe barruan, baina ezin dezaketena zera da etxean ere egiten dutena kontrolatzea.

Gurasoek zenbait kezka izaten dituzte teknologia berri hauei buruz, zenbait kasutan hauek oso berriak baitira beraientzat. Aholkuak eskatzen dizkiete irakasleei, nola erabili eta zenbat denbora ibiltzea den aproposena galdetuz. Kasu batzuetan poztu ere egiten dira, batzuek ez baitute etxean ordenagailua izateko aukera eta ikastetxean hau erabili ahal izatea aukera ezinhobea iruditzen zaie.

Nahiz eta trimestre bakoitzeko 2 ordu izaten dituzten itzartuta irakasleak beraien formakuntzarako, hala ere hau ez da beti betetzen eta autodidaktak izan behar izaten dute. Kurtsilo moduko hauetan, adibidez, material didaktikoak digitalizatzen ikasten dute, ondoren hau eskuragarri izateko ordenagailuan eta baita web orrialdean ere. Irakasleen iritzia honako hau da, orokorrean asko dagoela oraindik aurreratzeko, Haur Hezkuntzan gehien bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario