domingo, 11 de diciembre de 2011

IKTen eragina Urdaneta Ikastetxean


Orain dela 2 urte hasi ziren informazio eta komunikaziozko teknologiak lantzen Urdaneta ikastetxean. Haur Hezkuntzan bost urteko haurrekin soilik lantzen da, gainera bertako eraikuntzan arbela digital bakarra dago. Lehen Hezkuntzan, aldiz, gela bakoitzeko arbela digital bat dute eta ikasleak ordenagailu txiki bana.

Erabiltzen duten materialari dagokionez, ordenagailua, arbela digitala, argazki kamara eta musika erreproduktorea aurki ditzakegu. Softwarea zentratuz gero, oredenagailuko zenbait programa erabiltzen dituzte: Jklic, Ttantto eta Urtxintxako CDak. Interneta ere erabiltzen dute helburu didaktikoekin, bai ipuinak ikusteko Youtube orrialdean, bai informazioa eta irudiak bilatzeko eta baita zenbait web orrialdetan sartzeko ere. Gainera, Eskola 2.0 eta “Centro de madurez tecnológica” proiektuetan parte hartzen dute. Azken honek zentroak beraien teknologia mailaren arabera klasifikatzen ditu.

IKTak eguneroko dinamikan integratuta daude. Tresna moduan erabiltzen da hizki txokoan. 5. eta 6. mailakoen materiala plataforman igota dago, hau da, edonork eskura dezake web orinaren bitartez. Hala ere, honez gain ez dute beste ezer egiten sormena lantzeko teknologiarekin.

Urdaneta ikastetxeak psikomotrizitate gelan pantaila handi bat dauka eta kanoiaren bitartez bertan bideo eta pelikulak ikusteko aukera izaten dute. Beti ere, bertan ikusten dituzten pelikulak momentu horretan lantzen ari diren gaiarekin bat datoz, hau da, helburu zehatz bat dute.

Ez dute proiektu telematiko batean parte hartzen.

Haurrak ez daude inoiz ordenagailu aurrean bakarrik, irakasleak kontrolatua izaten dut haurrak bertan dabilen bitartean egiten duen guztia. Tresna modura soilik erabiltzen dute, beti helburu didaktiko bat duten jolasetan ibiltzen dira edo informazio bila, irakasleak zehaztutako gaiari buruzkoa. Irakasleak kontrola dezakete zer egiten duten ikastetxe barruan, baina ezin dezaketena zera da etxean ere egiten dutena kontrolatzea.

Gurasoek zenbait kezka izaten dituzte teknologia berri hauei buruz, zenbait kasutan hauek oso berriak baitira beraientzat. Aholkuak eskatzen dizkiete irakasleei, nola erabili eta zenbat denbora ibiltzea den aproposena galdetuz. Kasu batzuetan poztu ere egiten dira, batzuek ez baitute etxean ordenagailua izateko aukera eta ikastetxean hau erabili ahal izatea aukera ezinhobea iruditzen zaie.

Nahiz eta trimestre bakoitzeko 2 ordu izaten dituzten itzartuta irakasleak beraien formakuntzarako, hala ere hau ez da beti betetzen eta autodidaktak izan behar izaten dute. Kurtsilo moduko hauetan, adibidez, material didaktikoak digitalizatzen ikasten dute, ondoren hau eskuragarri izateko ordenagailuan eta baita web orrialdean ere. Irakasleen iritzia honako hau da, orokorrean asko dagoela oraindik aurreratzeko, Haur Hezkuntzan gehien bat.

Olerkiak eta kantak













lunes, 28 de noviembre de 2011

Bukatu da, bukatu da, bukatu da, se acabo!

              Azken eguna iritsi da, baita pasa ere. Gaurko egunerokoa ez da besteak bezalakoa izango, dagoaneko jakin badakizue eta nolakoa den haurren errutinaren nondik norakoa. Goizean goiz esnatzean, bi sentimendu kontrajarri nituen, alaitasuna eta tristura. Lehena, haurrekin ederki pasa dudalako izan da eta esperientzi ezinhobea izan delako. Izan ere, nire bizitzarako oso baliagarria egin zait bizipen hau eta izugarri ikasi dut. Zorte handia izan dut tokatu zaidan haur eta irakaslearekin, gehien bat azken honekin. Suposatzen dezakedanez, praktiketan egon garen ikasle guztiei geure haurrak paregabeak irudituko zitzaizkigun, baina agian irakaslearekin ez dute horrenbesteko zortea izan. Marijok izugarri lagun dit nire parkticumean, hasieran haurrekin oso ondo nola interaktuatu ez nekienean, ikasgelako partaide bilakatzen ninduen, haurren arreta niregan jarriz. Zalantzaren bat banuen beti aurkitzen nuen prest hau ebazteko, eta begirada batez niregan konfidantza guztia zuela trasmititzeko. Bigarren sentimenduari dagokionez, argi dago bere arrazoia, haurrak eta Marijo denboraldi luze batean ikusiko ez ditudala da.

           Gure azken eguna alaia izateko, Laidak eta nik zera penstatu genuen, haurren baten urteak direnean ospatzen duten moduan guk ere gure agurra horrela ospatzea. Ikasle guztiak gela batean elkartu eta, ohiko moduan txokolatezko bokadilotxoaren ordez, guk geuk prestatutako bizkotxoa banatu genuen. Haurrak pozik zeuden, irakasleak ere bai eta gu biok are gehiago. Honez gain, egunaren bukarean, agurtzeko garaia iristerakoan, haur bakoitzari txupa txups bana banatu nien. Jarraian haur bakoitzak emandako musu eta besarkada etorri zen, eta une hau izan zen niretzat gogorrena. Begiak malkoz josiak nituen baina bat bera  ere ez erortzea lortu nuen, nahiz eta oso zaila egin zitzaidan nire burua lasaitzea. Gainera irakasleak eta haurrak haurrekin ateratako argaki eta beraien marrazkiak oparitu zizkidaten, opari zoragarria benetan.

         Praktika hauetatik atera dezakedana zera da, oso ongi erabaki nuela nire etorkizuneko lanbidea aukeratzeko garaian eta naiz eta unibertsitatean teoria asko landu, benetan parktiketan ikasten dela. Haurrek izugarrizko poza ematen zidaten egunero eta beti nuen nire aurpegian irribarrea marrazktuta, orain goizero esnatzean nire aurpegia irribarre berdinarekin jarraitzeko ez dut nire gelako mesilara begiratu eta haurren argazkia ikustea besterik, oroitzapen zoragarriak etortzen baitzaizkit gogora.

jueves, 24 de noviembre de 2011

azken aurreneko eguna :(

          Nahiz eta tristura sartu azken aurreneko eguna zela pentsatzen nuen bakoitzean, izugarri gozatu dut haurrekin. Gaurkoan,  nire haurrekiko jarrera zertsobait aldatu da, askoz maitakorragoa izan bainaiz. Badakit ez dela oso ona haurrekin gehiegi jolasten ibiltzea baina azken egunak direla kontuan hartuta guztiz aprobetsatzea erabakia nuen eta haurrez disfrutatzen egon naiz. Badakit ez ditudala bihar azken aldiz ikusiko, bisitan joango baitnaiz, baina bildur pixka bat ere badut haurrak nitaz oso azkar ahazteaz.

          Nire sentimenduak alde batera utzita, gaurko eguna kontatzen hasiko naiz. Errutinarekin hasi gara gaur ere. Arduraduna izendatu, nor ez den etorri kartulinan apuntatu, haurrak zenbatu, eguraldia jarri eta bakoitza bere txokoan ibiltzeko baimena eman du arduradunak. Hala ere, esan beharra daukat, kolektibaren zaiti batean normalean Txanogorritxoren ipuina irakurtzen dutela, baina gaurkoan, antzeztu egin dute. Egia esan ez dute gehiegi hitz egin ipuineko pertsonai bezala, baina pixkanaka-pixkanaka hobetuz joango direla ziur nago.


          Arratsaldean, txokoetan ibili eta patiora joan gara. Etxera joaterako garaian, arduradunak goizean bakoitzak ekarritako jostailuak banatu ditu egunero bezala. Gaurkoan, aldiz, arazotxo bat izan dugu, bi haurrek jostailu bat berea zela esaten baitzuten. Honen aurrean irakasleak eta nik ez genekien oso ondo nola erreakzionatu, zer egin genezakeen bada? Azkenean haurrak beraien artean hitzeginez adostu dute norena zen jostailua.

          Bihar azkeneko eguna, ea zer moduzkoa izaten den!

miércoles, 23 de noviembre de 2011

Psikomotrizitate gelaraaa!

            Kolektibarekin hasi da gaurko eguna ere. Gaur arduraduna izan den neskatila nire lehenengo egunean izan zen arduradun berdina izan da. Ezin dut sinistu ere egin zein azkar pasa den denbora. Baina oraindik ez dut oso melankolika jarri nahi, beraz, gaur gertatutakoan zentratuko naiz.

         Esan bezala egunero bezala kolektiba egin dugu, arduraduna aukeratu, zein falta den apuntatu kartulinan, haurrak zenbatu, eguraldia jarri eta txokoetan ibiltzeko uneari hasiera eman diogu. Beti bezala antzerko, jolas, etxe eta margotegi txokotan banatu dira haurrak eta , azken astean egiten ari diren moduan, margotegi txokokoak karpetak egiten egon dira. Txokoetako unea amaitu ostean, patiora joan beharrean, asteazkenero bezala psikomotrizitae edo salto gelara joan gara. Ikasgai honi buruzko argazkiak psikomotrizitate saioa izeneko etiketan daude. Hemen jolasean aritu diren bitartean, ni eta Laida Urdaneta Ikastetxeko beste eraikuntzara joan gara, han baitago idazkaritza. Bertara gure praktiketako zihurtagiria eskatzera joan gara, currukulumerako komenigarria baita hau edukitzea.

         Egunean zehar irakasleak haurren informeak egiten ari dela komentatu dit. Nik ea zer ebaluatzen duten galdetu diot eta honako fotokopiak eman dizkit, haurraren zein aspektu ebaluatzen dituzten jartzen dituztenak:







         Arratsaldean txokoetan ibili dira berriro ere eta ondoren patiora irten gara, eguraldi paregabea baitzekoen. Etxera joaterako garaian, haurrei poltsa bat banatu zaie. Hau hirugarren mundujo haurrei borondatez arropa emateko da. Honekin batera jangelako haurrei zer moduz jan duten ebaluatzen duen orria eman zaie. Bertan ea lehenengo platera, bigarrena eta postrea zer moduz jan duten adierazita agertzen da, ezerrez, pixka bat edo dena husuneak dituena. Jangelako arduradunak Hutsune hauek bete eta irakasleari ematen dizkio, honek ondoren haurren gurasoei iristarazteko.

       Bi egun bakarrik geratzen zaizkit Urdaneta Ikastetxean, beraz hauek gozatzea erabaki dut. Biharrartee!

martes, 22 de noviembre de 2011

Astearteaa!

          Gaurko eguna atzokoa bezain alaia izan da, naiz eta betiko haurren liskar txikiak egon. Liskar txiki haue buruz, denbora pasa ahala konturatzen joan naiz haurrak ni edo irakaslea begira ez gaudela konturatzen badira ez dute ia negarrik ere egiten nahiz eta haurrak beraien artean joka egon. Begira bagaude aldiz, segituan hasten dira negarrez, gainera negar hauek malko gabeak izaten dira, gure atentzioa bilatzen duten negarrak.

          Errutinarekin jarraitu dugu egunero bezala. Txokoetan banatu dira kolektibari amaiera eman ostean. Antzerkoi txokoan trimestre honetan lantzen hari diren ipuinarekin lotura duten ekintzak egiten dituzte. Irakasleak ekintza guzti hoiei buruzko orri bat eman zidan eta hau blogera igotzea erabaki dut. Hementxe duzue:


           Nik, haurrak txokoetan zebiltzan bitartean, karpetak egiten jarraitu dut. Gaurkoan, taldeka banatu ditut karpetak, izan ere talde bakoitzari kolore ezberdineko zelo bat jarri behar izan baitiet. Taldeei hitzegiten ari garela, uste dut ez dizuelada irakasleak eman zidan taldeei buruzko informazioa eman, beraz orain jarriko dizuet.




          Arratsaldean, musika egin dugu. Behin baina gehiagotan aipatua dizuet Tutti da capo eta Urtxintxaren CDak erabiltzen dituztela horretarako. Gaur ere, atzo bezala bideo gelara joan gara Txanogorritxu ikustera.
Laburbilduz, hau izan da egunean gertatu den guztia, beraz besterik gabe biharrarte!

Azken astelehena!!

        Asteari hasiera ezin hobea eman diogu gaurkoan. Haurrak oso umero onez etorri dira eta ni inoiz baina gogotsuago aurkitzen naiz haurrekin elkartrukean aritzerako garaian. Honen arrazoia, Urdaneta Ikastetxean nire azken astea dela izan daiteke eta ongi aprobetxatzea erabaki dut.

        Erritinak zehazten duen nondik norako berdina jarraitu dugu gaur ere. Arduraduna aukeratu, honek haurrak zenbatu, nor falta den apuntatu kartulinatxoan, eguraldia jarri eta txokoetan ibiltzeko uneari hasiera eman "bat, bi, hiru, bakoitza bere txokora 1" esanez. Txokoetan aritu diren bitartean, haurrak aurreko egunetan egiten aritu ziren karpetei izena jartzen ibili naiz tenperaz. Haurrak adi-adi geratu zaizkit begira eta ea zer jartzen ari nintzen galdetzen zidaten.  Txokoeta denboratxo batez ibili ondoren, patiora joateko garaia iritsi da. Honen aurretik, arduradunak gaileta bana banatu die ikasle bakoitzari eta hau bukatu ondoren bigarrena jateko aukera ematen zaie. Gehienez bi gaileta banatzen dira, bestela ez baitute jangelan ongi bazkaltzen. Gaur astelehena izan denez, haurrak ostiralean etxera eraman zituzten mantalak ekarri dituzte jangelarako. Aste osoan zehar, mantalak jangelan geratzen dira.

         Arratsaldean, aurreko asteazkeneko psikomotrizitate saioa amaitzean margotu zituzten marrazkiak beraien karpetan sartzen egon dira haurrak. Eta aurreko atean bezala, gaurkoan ere Naroa ibili da marrazkiak ikasle bakoitzari banatzen. Bera bakarrik etorri da nire albora eta nik ezer esan gabe marrazkietan jartzen duen izena irakurri edo identifikatu egin ditu, ondoren dagokion haurrari emanez. Gero ere, txokoetan ibili dira berriro eta eguna amaitzeko bideogelara joan gara Txanogorritxo ipuinaren bideo ikustera. Haurrak oso gustora eta adi egon dira bideo osoan zehar. Biharko eguna gaurkoa bezain ona izatea espero dut. Kontatuko dizuet, biharrartee!